XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): zentzu honetan hizkerak, ur arrazoieran, hil eta biztu egiten dau (urtu eta gatzatu) errealidadea, alde guztietarako hartuemontasun barria emonez.

Hizkeraren eta uraren izakerea bautismala da, hau da: gauza, pertsona eta erakundeei izen eta estatuto barria emotea.

Ez da harritzekoa mitologia batzutan berba hezoa eta berba legorra jartzea bata bestearen aurrean: hizkera hezoa (uretakoa) hizkera bersortzaile sinboliko eta motopoietikoa pentsamendu razionalizatzaile agorraren ondoan.

Jami islamiar mistikoarentzat ura Jainkoaren arnasea zan, kristinauen logosen antzekoa, espiritua edo berba gizakitua, arrazoi beiratu eta kristaldua, berba haragitua.

Itun Zaharrean bertan, Jainkoaren espiritu gizonezko-andrazkoa uren gainera makurtzen da, holan bere izakerea materialdurik eta ugalkor edo sortzaile izatea lorturik.

Delfos-eko Pitiak berak Kastaliako uretan hartzen eban bere iturria orakuluetarako; gaur egun eginkizun honi sinboliko edo poietiko esango geunskio.

Espiritutik (eguzkia) uretarako (ilargia) mogimendu bikoitza aipatu geinke hemen, sortzeko, eta ilargi uretatik eguzkira, lurrunduz edo sublimatuz; Cirlot-entzat ura eta haize-suaren arteko zirkulazio mogimendua da, hau da: ama-seme (ilargia) gaitik aita-ar eguzki gaira (arrazoia).

Uretan euretan sinbolizaturiko oinarri inmanente bikoitzaren aurrean gagoz: batzutan emetzat harturik, ura-ispilu, ilargi lakuaren eran, besteetan artzat hartuta ozeanoko bisdun uren eran.

Uren barruko fluktuazioak bazter batetik bestera garoaz beti bitarteko espazio moduan geraturik; 1. Illich-ek dantzearen sigi-saga artikulatorioan eta berbea bere mogimendu hezoan deskribatzen dituan eran.

Sigi-saga honetan, urak bizitzea eta heriotzea deskribatzen ditue, mogikortasun hutsa eta bere potxingotzea, gozotasuna eta gaztasuna, goia eta behea, baietza eta ezetza.

Alkar baturiko ikuspegion ondoan, jatorrizko ama edo emasabel urak (ozeanoak eta itxasoak) ur-aita mogitzaileak (ibaiak) bihurtzen dira, ur-ahiztak (ibai-adarrak) eta seme-alabak (iturriak).

Argi dago lehenengo izakerea (bizitasuna, amatasuna) dala jatorrizkoa eta kutsatsailea era erotikoan sinbolizaturiko jatorri eratzailera oinarrizko bialtzearen eran.

Urak, esandako eran, beti lortzen dabe jatorrizko esangura sortzaile genesiako eta ugaltzailea holan bilakatzea genesieran adierazorik: (...).